Historia

Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren Barrutia 1978ko martxoan hasi zen lanean; izan ere, ordura arte egoitza bakarra izan zuen, Madrilen.

Urtebete geroago, 1979an, Estatutu berrietan hauteskundeak egitea onartu zen, Espainiako Konstituzioa onartzearen ondoriozko lurralde-errealitatearekin bat etorriz, eta 1980ko martxoan gure Ordezkaritzaren lehen hauteskundeak egin ziren. Lehenengo Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatu zuten: Alipio Uriarte dekano gisa, Jesús Villanueva dekanorde gisa, Jesús Mª Marcos eta José A. Urdangarín Arabako eta Gipuzkoako ordezkari gisa, eta Santiago Alzu, Javier Astrain, Carlos Corral Mozos, José Mª Pico eta Fernando Revuelta batzordekide bezala. Sortu zenetik, Barrutiaren egoitza Bilbon dago.

Hasiera batean Bilboko Maximo Aguirre kaleko lokal batean zegoen. 1983. urtearen amaieran Albia eraikinera lekualdatu zen, eta 1998ko urritik Museo Plazan dago.

Erakundea

Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoko egungo Zuzendaritza Batzordea

Gure Barrutiak Zuzendaritza Batzordea du bere eskumenen barruko egintzak betearazteko, zuzentzeko eta kudeatzeko.

Zuzendaritza Batzordea honakoek osatzen dute: Dekanoak, dekanordeak eta Barrutiaren Araudiak zehazten duen batzordekide-kopuruak. Zuzendaritza Batzordeak berak izendatuko ditu Diruzain eta Jarduera-ordezkari gisa aritzeko kideak. Bertako idazkaria Barrutiko idazkaria da.

Kontseilu Nagusiko kideak honakoak izango dira: Dekanoa eta Araudi Orokorrean ezarritako formularen arabera egoki diren gainerako kideak, lortutako botoen hurrenkeraren arabera (boto gehien lortutakoak lehenengo, gutxien lortutakoak ondoren). Ordezkari-lan horiek ezingo dira transferitu, kargua uzten denean salbu.

Kargua Izena
Dekanoa Jose Tesán Alonso
Dekanordea Javier Ruiz Moreno
Arabako ordezkaria Ricardo Luis Urretxo García
Gipuzkoako ordezkaria Amaia Salaverria Azanza
Batzordekidea José Ángel Cabo Santillan
Batzordekidea José Fernando González Vara
Batzordekidea Igor Martín Molina
Batzordekidea Amaia Martínez Martínez
Batzordekidea Jorge Onaindia Roldán
Batzordekidea Imanol Pildain Sainz
Batzordekidea Pedro Rivas de Apráiz
Batzordekidea María Valenzuela García
Idazkaria Amaia Garay Palacio