Ibai Hidraulikako Senior Ingeniaria.

DAIR INGENIEROS.

REF.: 16/2021

LEIOA (Bizkaia).

23 March, 2021

Adostekoa.

Gutxieneko esperientzia: 5 urtetik gorako eskarmentua eduki behar da Uraren Ingeniaritzaren arloan eta, zehatz-mehatz, Ibai Hidraulikaren arloan, ibilguen antolamendu nahiz egokitzapen hidraulikoari eta uholdeetatik babesteari buruzko azterlanak, planak eta proiektuak garatzean.

Plantillan.

Gutxieneko esperientzia

5 urtetik gorako eskarmentua eduki behar da Uraren Ingeniaritzaren arloan eta, zehatz-mehatz, Ibai Hidraulikaren arloan, ibilguen antolamendu nahiz egokitzapen hidraulikoari eta uholdeetatik babesteari buruzko azterlanak, planak eta proiektuak garatzean.

Gutxieneko baldintzak

Ibilguen modelizazio hidraulikoan izandako ezagutza zein eskarmentua eta horri lotutako HEC-RAS edo/eta Mike Urban bezalako software teknikoaren erabilera ere kontuan hartuko dira. Gainera, bezeroekin harremanetan jartzeko eta haientzako zerbitzuak kudeatzeko trebetasunak, autonomia eta taldean lan egiteko nahiz agindutako zereginez arduratzeko gaitasuna behar dira.

Deskribapena

Uraren Ingeniaritza arloko zuzendaritzapean egongo da eta Ibai Hidraulikaren arloko lantaldeetan sartuko da. Hala, bere eginkizunak hainbat eremuri lotuta egongo dira, besteak beste, honako hauek: ibaiertzak antolatzeko eta uholdeetatik babesteko planak; arrisku potentzialaren azterketa, indarreko araudiaren arabera; eta ibilguen egokitzapen hidraulikorako eta uholdeetatik babesteko obren proiektuak.

Hizkuntza: Ingelesezko maila handia.

Lanpostu kopurua

1

Soldata-tartea

Adostekoa.

Kontratu mota

Plantillan.

Interesa dutenek CVa e-postaz bidali dezakete honako helbide honetara: rrhh@dair.es. Adierazi erreferentzia: Hid-01.