Ikerketa eta Garapena.

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION.

REF.: 17/2023

AZPEITIA (Gipuzkoa)

2023/03/28

ADOSTEKOA.

Gutxieneko esperientzia: 2 urte, arlo teknologikoetan: materialen erresistentzia, egiturak, eraikuntza prozesuak eta teknikak, jasangarritasuna.

KONTRATU MUGAGABEA.

Requisitos

Gutxieneko ikasketak

Ingelesezko B2 maila. Euskara jakitea.

Gutxieneko esperientzia

2 urte, arlo teknologikoetan: materialen erresistentzia, egiturak, eraikuntza prozesuak eta teknikak, jasangarritasuna.

Deskribapena

Hauek dira egin beharreko egitekoak:

– Eraikuntza industrializatuaren esparruan eskaintza konplexuak eta balio erantsi handikoak prestatzea, laguntza teknikoa eta bezeroekiko komunikazio arina eta zuzena barne.

– Saiakuntzen emaitzak zabaltzea edo beharrezko saiakuntza kopurua optimizatzea, araudi espezifikoak (EXAP) eta simulazio tresnen euskarria erabiliz.

– Aplikatu beharreko araudia betetzen dela justifikatzea.

– Europako egokitasun teknikoko dokumentuak egitea (ETA, European Technical Assessment) SEGURTASUNAREN arloan.

– I+G+b proiektuetan parte hartzea eraikuntza industrializatuaren eremu hauetan (inguratzaileak, osagai berritzaileak, material berritzaileak, etab.).

– Lehen aipatutako jarduerekin zerikusia duten zabalkunde lanak (hitzaldiak, solasaldiak, argitalpenak, etab.).

– Normalizazio taldeetan parte hartzea, eremu horretan arau berriak eguneratzeko edo sortzeko.

 

Baloratuko dugu:

– Atzerrian esperientzia akademikoa edota lanekoa.

– Urolaldean bizitzea.

– Gidabaimena eta norberaren ibilgailua izatea.

– Pertsona arduratsua, antolatua eta proaktiboa.

– Enpatia eta asertibotasuna bezeroekiko harremanetan.

– Epeak betetzeko eta taldeko gainerako pertsonekin behar bezala elkarreragiteko antolaketa gaitasuna.

Lanpostu kopurua

1

Soldata-tartea

ADOSTEKOA.

Kontratu mota

KONTRATU MUGAGABEA.

Interesatuek curriculuma bidali behar dute helbide elektroniko honetara: [email protected]