Oniritzia

Oniritzi digitala

Izapidetu zure online ikus onespena nahi duzun lekutik

Zer da oniritzia?

Elkargoaren ikus-onespena legez esleitutako funtzio publiko bat betez elkargo kideek egiten duten Administrazio Zuzenbideari lotutako kontrol-egintza bat da. Ikus-onespenaren bidez, elkargokide baten edozein proiektu edo lan profesional kontrolatu beharreko parametroetara egokitzen dela egiaztatzen da.

Hura arautzen duen araudi orokorra edo korporatiboa kontrola daiteke, bai eta egilearen baldintza subjektiboak betetzen diren ere hura sinatzeko eta Estatuaren eta gizartearen aurrean aukerako erantzukizuna bere gain hartzeko. Hori guztia bezeroen beharrak eta, oro har, diru publikoa bermatzeko.

Ikus-onespena funtsezkoa da lan profesionalak kalitatez, bermez eta segurtasunez egiteko. Eginkizun garrantzitsuenetako bat da, balio erantsi handia baitakar, besteak beste, jardueren kalitatea hobetzen laguntzen baitu, bai eta horiek ziurtatzeko eta lanbide-asegurua egiteko aukera ere. Ikus onespenari lotutako aseguruak segurtasuna ematen die bezeroei eta herritarrei, eta lasaitasuna onespena jaso duen ingeniariari. 

Zertan datza

Jarduketa sinatzen duen pertsonarena dela egiaztatzea eta benetakotasuna ziurtaraztea, Elkargoaren Artxiboan sartuz.

Ingeniari jarduleak betetzen duen funtzioa egiaztatzea, horretarako gaituta bait dago (elkargokidea da eta ez desgaitua), eta gai horretan eskumena bait du.

Ikus-onetsitako jarduketak baldintza formal jakin batzuk eta aplikatu beharreko elkargo-araudia betetzen dituela egiaztatzea

Jardueretan inplikatutako Erantzukizun Zibila ziurtatzea dakar.

Nahitaezko ikus-onespenaren kasuak

Edozein lan profesional ikus daiteke. Ez bakarrik proiektua edo obraren zuzendaritza.

Eraikuntza gauzatzeko proiektua

Eraikuntza-obraren amaieraren ziurtagiria

Eraikuntza gauzatzeko proiektua eta obraren amaierako ziurtagiria, hala badagokio, eraikuntza-obrak legeztatzeko administrazio-prozeduretan aurkeztu beharrekoak, aplikatu beharreko hirigintza-araudiarekin bat etorriz.

Lehergailuak erabiltzea eskatzen ez duten eraikinak eraisteko proiektua, aplikatu beharreko hirigintza-araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beste eskumen-eremu batzuetako lanetarako ere eskatzen da, bai Administrazio Publikoak bai partikularrek, haren abantailak eskuratzeko, bereziki, ikus-onespenetik Elkargoan eratortzen den aseguramendua.

Inprimakiak eta araudia

Inprimakiak deskargatu