“Obra-zuzendaritzaren eta obra-buruaren esparru juridikoa eta lege-alderdiak: alderdi zibilak, penalak, lanekoak eta administratiboak” ikastaroa

Ikastaroan sartzeko, sartu zure posta elektronikoan jaso dituzun erabiltzailea eta pasahitza:

Lost your password?
[login]

Ikuspegi juridiko batetik, obra-zuzendariaren eta obra-buruaren figurak landuko ditugun ikastaro bat aurkezten dizuegu. Ikastaroan, bi figurei aplika dakiekeen erantzukizun zibil, laboral eta penalaren lege-alderdiak eta esparru juridikoa aztertuko dira, eta erantzukizun zibil profesionalean eta berorien aseguramenduan sakonduko da. Horretarako, hiru abokatu eta bideetako bi ingeniari izango ditugu, guztiak ere eskarmentu handikoak.

Ikastaroa bi modalitatetan egingo da: aurrez aurrekoa (15 plaza) eta streaminga (online zuzenean).

 

Edukiak

Aplikatu beharreko esparru juridikorako sarrera.

Erantzukizun zibil, laboral eta penalaren esparru orokorra, obra-zuzendariei eta obra-buruei aplikatzekoa. Kasuistika ohikoena.

Administrazio-erantzukizunak. Sektore publikoak kontratatutako obren berezitasunak (9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa).

Erantzukizun zibil profesionala. Kausak, Eskakizunak eta Aseguruak. Ezbehar-kopurua eta adibide adierazgarriak.

Esperientzia praktikoa garapen profesionalean.

 

Hizlariak

Elena Picó Barandiarán
Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, 2008. URÍA MENÉNDEZen publiko, prozesu eta arbitraje arloko abokatua. Bere espezialitatea administrazio-zuzenbidea da, eta bere jardun profesionala kontratazio publikoan, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko auzietan eta ingurumenean oinarritzen da nagusiki.

Jorge Corcóstegui
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, 1993. URÍA MENÉNDEZen Lan Zuzenbideko arloko abokatua. Esperientzia handia du bezeroak auzitegietan ordezkatzen eta judizioz kanpoko adiskidetze-akordioetan.

Sara Rodriguez
Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua. Garriguesko Donostiako bulegoko Litigazio eta Arbitraje Saileko kide nagusia. Prozesu-arloaren barruan, bere jarduera batez ere prozedura judizial zibiletan eta merkataritza-prozeduretan garatzen da, sozietate-, zibil- eta konkurtso-eremuko edozein instantziatan.

Pablo Canadell García
Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaria Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, 1998ko promozioa. A motako aseguru-bitartekaria eta Enpresa Aseguratzailearen Zuzendaritzan unibertsitate-master bat duena, Erantzukizun Zibil Profesionalean espezializatua. 2013tik 2020ko udara arte FAM Caminos enpresarentzat lan egin du, lehenik Merkataritza Zuzendari gisa eta ondoren Zuzendari Nagusi gisa. Gaur egun, Banco Caminosen banku-jardueran sartu da.

Antton Jaime Ugarte
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Bide, Ubide eta Portuetan Ingeniaria, 1974ko promozioa. Injelan SLko gerenteak ingeniaritzaren arloan garatu du bere ibilbide profesionala, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideen Zuzendari (1995-1998) eta Errepide eta Garraioen Foru Diputatu (1998-2003) karguak bete ditu.