Euskara @euInauguración exposicion torroja orconera 2026 - 2

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak «Emakume aitzindariak ingeniaritzan» eta «Eduardo Torroja Añorgan» erakusketak pasa den 24an inauguratu zituen Orconera-Lutxanako Industria Ondare Higigarriaren Zentroan. Bi proposamenek ingeniaritzak gizartearen, ekonomiaren eta teknologiaren garapenean egindako ekarpena herritarrengana hurbiltzen dute, eta Euskadiko ondare zientifiko eta industrialaren balioa nabarmentzen dute.

«Emakume aitzindariak ingeniaritzan» erakusketak ingeniaritzaren eta berrikuntza teknologikoaren hainbat arlotan zeregin nabarmena izan zuten emakumeen ibilbidea ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Jatorrizko erakusketa 2021ean sortu zuen Valentziako Unibertsitateko Demetrio Ribes Katedrak, azpiegituren, obra publikoaren eta ingeniaritzaren historia ikertu eta zabaltzen espezializatutako erakundeak. Ondoren, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak  zabaldu zuen Laura Irasuegi euskal aintzindariaren historia batuz.

Bestalde, «Eduardo Torroja Añorgan» erakusketak Eduardo Torrojaren figura hurbiltzen du herritarrengana. XX. mendeko ingeniaririk eraginkorrenetako bat izan zen, eta nazioarteko erreferentea egitura-soluzio berrien garapenean.

Erakusketa 2024an inauguratu zen Donostiako Museum Cemento Rezola museoan eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoarekin batera sustatu zen, eta, ondoren, Elkargoaren egoitzan ere erakutsi zen.

Gunea ostegunetik igandera egongo da zabalik, ordutegi honetan: ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara. Bi erakusketak abenduaren 13ra arte bisitatu ahal izango dira.

Inauguración exposicion torroja orconera 2026 - 2Inauguración exposicion torroja orconera 2026 - 1